martes, 26 de febrero de 2013

Futbola: Sentsazionalismoa

Sentsazionalismoa: Kazetaritzaren orbana


                                        


Marca-k eta Sport-ek argi utzi dute edozein momentu  paregabea dela  titular sentsazionalista bat duen azal bat argitaratzeko, azken finean honelako gauzek erakartzen dute irakurlegoa. Lotsagarria da zer nolako tirabira eta etengabeko borroka mantentzen duten Madril eta Bartzelonako egunkariek, estatu mailan gehien irakurtzen diren bi egunkari direla kontuan hartuta.

Argi dago bi egunkari hauek bere irakurlegoa erakartzeko sentsazionalismoa erabiltzen dutela informazioa baino, eta hori kazetaritzaren eginkizuna irakurlegoa informatzea dela jakinik, ez da zilegi. Kirol egunkari bakoitzak bere hiriburuko futbol taldea eta kirola defendatzen ditu, beren berdintasuna besteari eginiko kritika eta "izkutuko irainetan" datzalarik. Edozein ikuspuntutik begiratuta ere beti konklusio berdinera iritsiko gara: izen desberdina duten egunkari sentsazionalistak dira biak ala biak, informatzea baino irakurlegoaren kopurua handitzea dutelarik helburu bakarra.

Baina hori al da kazetaritzaren helburua?Irakurlegoa lortzea ala informatzea? Seguru jende askok irakurlegoa erakartzea emango luke erantzuntzat; oso oker gaude jaun-andreok. Edozein esaldi, hitz, argazki, zurrumurru baliatzen dute egunkari hauek beren azala edo portada ateratzerakoan ( aldamenekoari eraso egiten bazaio askoz hobeto).


Aldatu ditzagun denon onerako honelako jokabideak, gero eta normalagotzat jotzen hasi baita jendea, eta hori ez da gure mesederako: Kazetaritza informazioa baliatuz irakurlearengana iristea da! Informatzea, ez ahaztu, informatzea...

Iñaki Berastegi 

@IBerastegi


1 comentario: