martes, 26 de febrero de 2013

Futbola: "Jokoz-kanpo" dauden epaileak


“Jokoz-kanpo” dauden epaileak




Futbolzale amorratua nauzue. Betidanik izan ditut gustuko kirolak eta kiroletan errege den futbola. Gogoratzen dut txikia nintzenean baloi beti eskuartean eraman ohi nuela nire jostailu kutunena bailitzan. Egunero praktikatu ohi nuen nire kirol maitea, edonon eta edozeinekin, futbolean jokatzea nuen bakarrik buruan.

Egun pasio berdina izaten jarraitzen dut, nahiz eta hainbeste denbora ez eduki praktikatzeko. Baina ez natorkizue futbolarekin dudan harremanaz hitz egitera, baizik eta azkenaldian sumatu dudan fenomeno harrigarri baten inguruan dudan ikuspuntua zuei plazaratzera.

Nafarroako afizionatu mailan futbolean aritzeaz gain oso gustuko dut  maila

horietako partidak ikustea. Astebururo saiatzen nahiz norgehiagokaren bat ikusten gainontzekoak egunkarian irakurtzen ditudan bitartean.

Azkeneko asteetan maila hauetako partidak


zuzentzen dituzten epaileak lanean ikustean buruz hainbat kuestio sortu zaizkit nire barnean. Fisikoki egoera onean al daude mota honetako partidak zuzentzeko? Nire ustez ezetz. Azkenaldian ikusi ditudan zenbait epaile ikusita nire erantzuna ondorengoa da; noski ezetz.

Denok dakigu zaila dela epaile izatea Bartzelonak eta Madrilek jokatzen duten norgehiagoketan. Baina gogoratu nahi dizuet epaile horiek babestuta


egoten direla eta afizionatuen mailetan daudenak ordea ez. Beheko maila horietan lan egiten duten epaileek tentsio egoera oso handiak sufritzen dituzte, gurasoen oihuak etab.. eta askotan izutu egiten dira.

Hortaz,  nik planteatzen dudana zera da: Epaile batek tentsio egoerak ekidin nahi baditu( askotan tentsio egoerek ez dute justifikaziorik) ongi bete beharko luke bere lana, eta lana ondo betetzeko argi dago zelaitik azkar eta egoki mugitzea beharrezkoa zaiela. Beraz, ezin dira


Fisikoki egoera txarrean egon. Orduan, nik ulertzen ez dudana da nola ikusi ditudan azken aste hauetan egoera fisiko onean ez dauden epaileak futbol zelaietan.

Beraien errua ez da soilik, futbol zelai horietara bidaltzen dituen erakundearena baita ere, kasu honetan Nafarroako futbol federazioa.

Ez da inorentzat egokia epaile lanak egiteko egoera aproposean ez dagoen pertsona bat bidaltzea .

Epailea titulua lortzeko azterketa teorikoak egiteaz gain azterketa fisikoak egitea proposatuko nuke nik, honela hein batean afizionatu mailako futbol zelaietako istiluak amaituko lirateke. Epaile izatea ez da erraza, eta are gutxiago fisikoki egoera onean ez daudenean.

Iñaki Berastegi 

@IBerastegi

No hay comentarios:

Publicar un comentario