miércoles, 27 de febrero de 2013

Futbola: Kazetaritza eta futbola zikintzen


Kazetaritza eta futbola zikintzen

Futboleros eta Punto Pelota telebista-saioak




Futboleros eta Punto Pelotaren jarraitzaile izandakoa naiz, batik bat Marca Tv-ko saioarena egunero ikusteko ohitura nuen eta. Antzeko bi saio hauek futbolaren inguruko analisi sakona egiten saiatzen dira eztabaida taldeen bidez. Moderatzaile bat ezartzen dute, eta iritzi kontrajarriak dituzten bi bando antolatzen dituzte ( Bartzelonaren aldekoa eta Real Madrilen aldekoa). Hortaz aparte, informazio edo esklusiba bat ere eman ohi digute saio hauetako zuzendari, moderatzaile eta solaskideek. Baina, analisian eta informazioan zentratzea baino, badirudi atseginago dutela beraien artean iraintzea edo tonuz kanpoko kritikak egitea, eta saioa informazioaren alorretik bideratu beharrean, sortzen den tentsio egoera baliatuz, irain, kritika eta garrasietan zentratzen da aurrez aipatutako bi programetan.

Azken urte hauetan eztabaida taldeetan oinarritzen diren saioek publiko zabala lortu dute espainian mailan  "reality" deritzon programekin batera. Bertan sortzen diren pertsonai famatu edo jet-jet jendearen arteko eztabaida sutsuek sortutako morboa interesgune bilakatzen delarik.

Kirol eta futbolzaleok ( futbolzaleak aipatzen ditut progrma hauek futbolean oinarritzen dira eta) fenomeno hau gure artera edo alorrera ez iristeko esperantza genuen, bagenekien eta kirolaren mesederako ez zela, kirola desistxuratzeaz gain bigarren plano batean utziko zuelak, baina bai, gertatu da eta min handia egiten ari zaigu.

Lehen aipatu bezala Futboleros eta Punto Pelota  dira gure artera fenomeno desitxuragarri hori iritsi denaren zantzu argiena. Nahiz eta informazio garrantzizkoa ematen den noizbehinka, informazio horie buruzko iruzkin iguingarri eta irainetan zentratzen dira bi saioak, Salvame bailitzan.

Zer egingo diogu ba, gaur egun morboa da telebistan saltzen dena.Hala ere, benetan harritzen nauena zera da: Ez al gara konturatzen fenomeno honen ondorio kaltegarrietaz? Nire aburuz, honelako saioek kirola eta kazetaritza polemika bihurtu dituzte, polemikak morboa dakarrelako eta honek aldi berean publikoa, noski.

Behin edo behin ikusten dut Futboleros edo Punto Pelota oraindik ere, informazio garrantzitsua emango dutelako esperoan, baina maite dudan kirola eta nire lanbide izango denari egiten zaizkion irainez nazkatu eta katea aldatzen dut. Ez ditzagun kirola eta kazetaritza zikindu mesedez!

Iñaki Berastegi




1 comentario: