jueves, 7 de marzo de 2013

Radiografia: Diego Costa

Gaurkoan gure blog-ean sail edo atal berri bat aurkeztu nahi dizuegu, Radiografia deitu duguna. Atal honetan kirolaren inguruko pertsonaien inguruko iritziak idatziko ditugu,edozein kiroletako eta gaurkotasuna duten kirolari famatuen harira ibiliko gara sekzio honetan.




Albiste da azkenaldian Atletico de Madrid-eko jokalari brasildarra. Aste honetan Brasilgo hautatzaile Felipe Scolarik emandako deialdian Costaren izena agertu da, talde madrildarraren zaleek eskatzen zuten moduan. Espainiako liga jarraitzen duten gehiengoarentzat ez da arraroa brasilek Atletico de Madril-eko aurrelaria deitu izana, jakina da eta izugarrizko denboraldia egiten ari dela. Baina, Diego Costa ez da soilik albiste bere momentu onagatik, futbol zelaietan erakusten duen jarrera harro eta kritikagarriagatik ere bihurtu da Espainiako Ligako interes guneetako bat.
Aingerua eta deabrua,zerua eta infernuaren antzeko kontrastea irudikatzen du Diego Costak futbol zelaira irteten den bakoitzean. Mirestua eta gorrotatua, sentimendu hauek sortzen ditu espainiako futbol zale artean. Atletiko Madrilen lehertu da  futbolistikoki aurrelari brasildarra, eta Diego Pablo Simeoneren taldearentzat ezinbesteko jokalaria bihurtu da, taldeari kalitatezko salto bat ematen dion horietakoa. Baina bere aktitudea ez da aurten lehertu, nahiz eta ematen duen aurten bihurtu dela jokalari polemiko, Valladoliden edo Rayon ibili zenean ere izan zituen izugarrizko tira-birak zelaietan, aipatzekoa da joan zen urtean Sergio Ramos Real Madrileko joakalariarekin izan zuen afera lotsagarria Vallecas-eko futbol zelaian.

Erakutsi du joakalari aparta dela baina bere jarrerak ez dio batere mesederik egiten. Zergatik duzu jarrera hori Diego? hori da futbolzale askok egingo geniokeen galdera. Bere entrenatzaileak oso gogoko du jokalari brasildarra, baina argi utzi du zenbaitetan ez duela gustoko batzuetan erakusten duen jarrera. Futbol zelaietara irteten den aldi bakoitzean atentzio gune bilakatzen da bere "jarrera bikoitzagatik", futbolari aparta eta polemikoa, eta askotan beste taldeko jokalarietan gorrotoa sortarazten duelarik. Gorroto horrek zelai beteko bataila edo gaztelaniaz batalla campal deriotzana bihurtzen du edozein futbol zelai, eta hori ez da inoren mesederako.

Amaitzeko, ez al da ohartzen Diego Costa bera horrelako egoerek ez diotela batere onik egiten? Okerrena da horrelako batailetan gustora sentitzen denaren itxura ematen duela aurrelari brasildarrak, entrenatzaileak esku hartzeaz gain uste dut jokalariak barne hausnarketa egitea beharrezkoa duela, bere jarrera aldatuko balu are jokalari hobea iristera iritsiko litzateke eta jada brasilgo selekzioan dago, eta hori ez da gutxi.

Iñaki Berastegi

@IBerastegi





No hay comentarios:

Publicar un comentario