jueves, 7 de marzo de 2013

Radiografia: Andy Schlecken amets gaiztoak



Frantziako Tourra irabazi zuen Alberto Contadorrek positibo eman ondoren. Honez gain, bi aldiz podiumeko bigarren postuan amaitu du, 2007ko Italiako Giroan bezala, eta gainera, 2009an Lieja-Bastogne-Liejan garaipena lortu zuen. Hau guztia ikusita, txirrindulari bikain bati buruz hitz egiten ari garela argi dago, baina azken aldian ez dabil oso fin. 

2011ko Tourrean 2.postuan amaitu ondoren, bazirudien 2012an bere helburu nagusiena garaipena lortzea zela, baina oraingo honetan errepidean lortuta. Urte hasieran markatu zituen helburuak ezin izan zituen bereganatu, guztira 28 egun besterik ez baitzituen eman bizikleta gainea Dauphine Liberen eduki zuen erorketaren ondorioz.

Aurten iazko arazoak alde batera utzi nahi ditu, baina denboraldia ez du nahi bezala hasi. Bere lehen agerpena Australiako Down Underrean izan zen, bertan azkeneko etapan bizikletatik jaistea erabaki zuen, Mediterraneoko Tourrean bezala. 312 egun eta gero, lasterketa bat amaitzea lortu zuen, GP Citta Camaioren 91. postuan sailkatu ostean 105 txirrindularietatik. Tirreno-Adriatikoan, Alberto Contador, Chris Froome, Cadel Evans, "Purito" Rodriguez, Vincenzo Nibali eta beste hainbat faboritorekin batera Andy Schleckek ere parte hartu du, baina berriro ere itxura txarra utzi zuen taldeko erlojupekoan atzean geratuz, ezin izan zuen bere taldekideen erritmoa jarraitu.

Espero dezagun aurten sentsazio hobeak edukitzea eta Frantziako Tourrera maila egokian iristea, bai fisikoki eta bai mentalki. Luxenburgoko txirrindulariak duela urte batzuk argi utzi baitzuen edozer irabazteko gai dela eta.

Jon Gaztelumendi

@jon_gaztelu

No hay comentarios:

Publicar un comentario