viernes, 29 de noviembre de 2013

Bukatu da ametsa

Bukatu da ametsa. Bukatu da, gipuzkoarren, donostiarren eta euskaldun askoren abentura hau. Polita izan da, baino espero baino motzagoa. Are motzagoa Lyon-en ikusi zena kontuan hartuta. Bukatu da Errealaren Europako ametsa.  Mingarria izan da, realzale askok espero ez zutelako. Euskaldun askok ez genuen espero Txanpions-eko aurrekanporaketan txuri urdinek emandako irudia ikusita. Baina amaitu da denboraldi hontako Europako bidaia. Manchester,  Leverkusen eta asteazkenean Donetsk bisitatu du talde txuri urdinak eta bere atzetik mugitu diren milaka zaleak. Polita talde eta zaleen arteko erlazioa, kontuan hartu behar dugu duela ez hainbetse bigarren mailan zeudela. Partido bat faltan, puntu bakar batekin da talde donostiarra, europan sartzeko aukera guztiak matematikoki galduak dituelarik. 

Donostian eta Leverkusenen irudi ona eman du errealak, eta baita ere Manchesterren. Baina, Donets-eko norgehiagoka ez da ildo horretik joan. Irudi kaxkarra eman zuen Errelak Ukrainiar joan ziren 300 zaleen eta telebista ikusten ari ziren zale guztien aurrean. Kolpe latza. 4-0 huts galduta ez zuen partidoan ezer egiterik izan errelak. Aurreko norgehiagoka guztietan bere aukerak izan zituen, baina azken hau desastre hutsa izan zen zaleen ustez. Egun txarra aspirazio guztiak galtzeko. Irabaztea beharrezkoa zen, are gehiago Manchesterrek bere lana bikain bete zuela kontuan hartzen badugu, Leverkusen 0-5 mendean hartu ondoren. Lehiatzea besterik ez zaio gelditzen errealari, eta Ukrainiako irudia hobetzea etxean aurtego Europako denboraldia ahalik eta itxurosoen amaitzeko. Defentsa eta lesioak izan dira donostiarren puntu ahulak.

Monetaren alde ona ordea akzen asteetako ligako gorakada da. Defentsan arazoak izaten ari bada ere erasoan zorrotz dabil, batik bat Griezman eta Vela mexikarraren gidaritzapena. Txanpionseko postuak gertu ditu eta pasa den urtean gertatuako moduan, urte amaiera arte borrokatu beharko du Europan berriro sartu nahi badu. Etxeko talde gaztea da, eta esperientzia falta ilusioarekin  eta jokalari gazteen kalitatearekin ordezkatzen du. Konbinazio bikaina.


lunes, 15 de abril de 2013

Ce sont les meilleures équipes

Hitz horiekin hasten den ereserkiak Anoetako estadioan geundenon barrenak astindu zituen 2003-2004 denboraldian, eta aurten ere datorren urtean hala izango denaren traza guztia hartzen ari da. Champions Leagueko ereserkiarengatik ari naiz.

Maisuki dabil Reala, asterik aste ikaragarrizko pausoak ematen izarren ligan. Lurtarren ligako lehen postuan, aurrekontu askoz handigoko taldeak ere oinpean ditu talde gipuzkoarrak: Málaga, Valentzia, Sevilla, Athletic...
Atzo txapeldunen erara garaitu zuen Realak Rayo Vallecano. Hiru mila zaleren babesarekin, Payaso Fofó kalean dagoen zelaiko taldea birrindu zuen hamairu minutuan. Hori izan zen hiru puntuak etxera ekartzea ahalbidetuko zituen bi golak sartzeko behar izandako denbora. "On fire" dago aspaldion Imanol Agirretxe. Hortik aurrera minutuak igaro zitezen besterik ez zuen nahi izan talde txuri-urdinak, partida amaitu eta "Asador Donostiarra" ezagunera bazkaltzera joateko. Horrek azaltzen du nagusitasunaren zera.

Gaurkoan testu motza idatzi dut, ezin baita hitzez esplikatu Reala egiten ari dena, ikusita nahikoa da. Atzo ere halaxe egin zuen: veni, vidi, vici.



Jon Ander

@jandelar

lunes, 8 de abril de 2013

Elkarrizketa: Pablo Urtasun


Pablo Urtasun Perez, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

“Aldaketa handiak eman dira txirrindularitzan, baina ematen du jendea ez dela horien jakitun”

Berak oso preziatutzat jotzen duen etxeko eta familiako giroan hartuko gaitu gaurkoan Euskaltel Euskadiko txirrindulari Pablo Urtasunek. Bere ibilbide profesionalaren inguruan aritzeaz gain, taldearen filosofia berriaren, bere denboraldiko aurreikuspenei eta gaur egungo txirrindularitzaz duen ikuspegi pertsonala eskaini digu nafarrak.Txirrindularitzari buruz duen ikuspegia emateaz gain, txirrindularitza kirol garbia eta asko aldatu dena azpimarratu nahi izan du, betiere tonu oso alai batean.



Bizikletatik bizitzea lortu badu ere, hasiera batean ez zuen hainbesterako bide luzea egingo zuenik espero. Irabaztea gogoko bazuen ere, gaztetan kirol hau ongi pasatzeko modua iruditzen zaio. Frantziako Tour-ak txirrindulariak behar ditu, txirrindulariak bizikleta. Nafarraren bizikletak Frantziako etaparen batean gainontzeko bizikletak garaitzea espero ditu, urdiaindarrei  suziria beste behin botatzeko aukera emanez.  Esperantzaren bizikleta da Urtasunena urdiaindarrentzat, eta bai bizikleta azkarra.

Nolakoa da txirrindularitza ikuspegitik Pablo Urtasun? Eta pertsona bezala?
Alde batetik, esprinterra esaten badidate ere, nik uste dut esprinter peto-petoa ez naizela. Potentea, grinatsua eta batez ere lehiakorra eta burugogorra. Bestalde, oso pertsona lasai bezala daukat nire burua, burugogorra eta etxean egotea oso gustuko duena.

Lance Armstrong eta doping-a.
Ez zait horrelako gauzez hitz egitea gustatzen. Duela hamar urteko gauzak dira eta beste txirrindularitza bat zegoen  eta garai horietan egindakoa juzgatzea ez dut gustuko. Ematen du txirrindularitza ez dela aldatu baina egindako aldaketak oso nabariak dira. Txirrindularitza positiboen koefiziente baxuenetarikoa duen kiroletariko bat da, 7000 kontroletatik batek ematen du positibo.

“Pinganillorik gabe talde lana eta taktikak galdu eginen lirateke, hala ere, nire aburuz,  ez doa tradizioaren aurka”



Nola gogoratzen dituzu zure hastapenak?
Oso gazte nintzela hasi nintzen mundu honetan, zazpi urte nituelarik. Anaia ere ibili ohi zen txirrindularen gainean, eta haren pausuei segika hasi nuen nire bidea. Lehenengo urte guztiak zonaldeko talde batean egin nituen, hasiera batean ez nuen txirrindularitza lehiaketa bezala hartzen.

CSC talde indartsuan probetan ibili zinen.
Afizionatu mailan lau urte eman nituen, eta azken urtean CSC-rekin proba bate egiteko parada izan nuen, nahiz eta argi utzi zidaten zaila izango zela hurrengo denboraldirako kontratua lortzea. Hiru lasterketatan parte hartu nuen beraiekin, eta kontratua lortu ez nuenean Caja Rural-era bueltatzea erabaki nuen.

Nola gogoratzen duzu profesionaletara jauzia?
Caja Ruralek nolabait esateko Kaiku talde profesionalaren harrobi moduan lan egiten hasi zen. Babesle eta egitura desberdina baziren ere Caja Ruralek sortu zuen Kaiku talde profesionalaren ideia, eta beraiek bilatu zituzten bai babesle bai beharrezko guztia. Portugaldik zenbait txirrindulari ekarri zituzten eta Caja Ruraletik lau edo bost txirrindularik egin genuen jauzia Kaiku-ra. Jorge Azanza, Oroz, Larrinaga eta nik sinatu genuen talde berriarekin kontratua ondo gogoratzen badut.

Garaipenetatik bat aukeratu beharko bazenu?
Profesionaletako lehen garaipenak oso politak eta garrantzitsuak dira txirrindulari guztiontzako, nolabaiteko prestigioa edo izena sortzen hasten zara eta. Baina bat aukeratu beharko banu, joan zen urtean Britainia Handiko itzulian lortutakoa izanen litzateke. Samuel Sanchezek niretzat lan egingo zuela aipatu zidan, bere ustez nik irabazteko aukera gehiago bainituen. Talde itxura eta garaipena oso polita izan zen.


“Krisiak maila baxuagoko txirrindulariak sortuko ditu, kirol honen ikusgarritasun maila jaitsiz”



Krisiaren eragina txirrindularitzan.
Izugarrizkoa. Talde asko eta lasterketa asko desagertu dira. Talde horiek desagertzeak etorkizunean txirrindulari gutxiago sortzea ekarriko du. Ekoizpen baxu horrek eragina izanen du etorkizuneko txirrindularitzan. Jende gutxiagok izango dut aukera goi mailetara iristeko beraz, lehiakortasunak bera eginen du txirrindularien mailarekin batere. Krisiak maila baxuagoko txirrindulariak sortuko ditu, kirol honen ikusgarritasun maila jaitsiz.

Aurtengo kanpotarren fitxaketek taldearen filosofian eragin dute?
Txirrindularitzaren gaur egungo egoera ikusita, lasterketa handietan parte hartzeko beharrezkoa zitzaizkigun fitxaketak, euskaldunok lortutako emaitzekin ez genuen ProTour talde izateko adina puntu lortu. Ezarri duten puntuaketa sistemarekin ez nago oso ados, baina entzun dudanez aurten ere aldaketak egonen dira eta Europako lasterketei puntuazio altuagoa emango omen zaie, Asia eta Afrikako zenbait itzuliren kaltetan.

Taldekide berriekin komunikatzeko zailtasunik sortu al dira?
Nahiko ongi ulertzen garela pentsatzen dut. Errusiarek Italian urte mordoa eman dituzte, beraz Italieraz komunikatzen dira gurekin, gaztelaniarekin antzekotasuna baitu. Alemanekin eta Esloveniarrarekin ordea ingelesez egiten dugu. Agian, arazo gehiago ditugu Marokoko txirrindulariekin. Berak frantsesa menperatzen duela esaten du, baina taldekide frantsesek ez dute uste hain ongi menperatzen duenik beraien hizkuntza. Hala ere, pixkanaka hobeto konpontzen hasi gara.

Txirrindulari bat.
Ikusi dudan profesionalik handiena Samuel Sanchez taldekidea da. Berak azken urtea hauetan progresio izugarria izan du, alor guztietan hobetzea lortu du, jaitsieretan bereziki maisu bilakatuz. Bere aurre pausu hori, egin duen lanean eta bere gorputza zaintzeri ematen dio garrantzian oinarritzen da. Momentu oro badaki zer jar behar duen, badaki noiz eta nola deskantsatu behar duen. Ezagutzen dudan profesionalik handiena da.

Nola antolatzen dituzu entrenamenduak?
Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta ni ibili ohi gara batera, sakandarrak gara eta hirurak. Batera ibiltze bagara ere, bakoitzak bere entrenamendu plan espezifiko zehatza jarrraitu behar du. Taldeak prestatzaile bat du, eta horrek igortzen dizkigu txirrindulari bakoitzari entrenamendu txostena. Txosten horretan, egin beharreko distantziak, intentsitatea, ordu kopurua, serie kopurua, igoera kopuruak zehaztuak daude. Neguan zonalde beroagoetara jotzen dugu, gure lurraldeko eguraldia ez baita aproposa  prestaketa bat gauzatzeko. Gimnasioa ere gutxitan zapaldu ohi dugu, denboraldi hasieran erritmoa hartzeko agian.

Hiru itzuli handietatik zein duzu gustukoena?
Giroa aurten eginen dut lehenengo aldiz. Frantziako Tour-a eta Espainiako itzulian ibili izan nahiz azken urteotan behin edo behin. Espainiako itzulia erosoagoa da ostatu hartze eta bidaietaz aparte, lasterketan dagoen tentsioa ez da hainbesterakoa. Baina, Frantziako Tour-a munduko lasterketa garrantzitsuena da. Bertan egindako edozer gauzak munduari bira ematen dio. Oso zaila da han emaitza onak lortzea, erorketa eta tentsio asko baitago, etapen gogortasuna itzela delako. Tour-ean gustatuko litzaidake etapa bat irabaztea, Flandes eta Belgikako harbideak ez baititut gustuko. Arrisku handiko lasterketak dira eta denboraldia izorratu dezakezu.

Txirrindularitza positiboen koefiziente baxuenetarikoa duen kiroletariko bat da, 7000 kontroletatik batek ematen du positibo"



Zure aurtengo denboraldiaren nondik norakoak.
 Frantzian bost eguneko bi itzuli egin nituen lehenik eta behin. Ondoren, Almeria eta Murtziako egun bakarreko lasterketetan parte hartu nuen. Asteburu honetan Lizarra eta Errioxan aritu nahiz eta orain Amorebietara noa Udaberriko klasikoa lehiatzera. Ondoren Samuel Sanchezekin ibiliko nahiz Giroan, esperantza eta ilusio handia du taldeak podio bat lortzearekin, eta Italian ikusten dugunaren arabera ikusiko dut zer egin. Agian luzatu egingo dut nire egoera eta Dauphinen parte hartuko dut edo deskantsatu eta Tour-ean parte hartu. Hala ere, esan behar dut ez dagoela ezer zehaztua Giroa eta gero.

Pinganilloa txirrindularitzaren tradizioaren aurka doala esaten dutenei emango zenien erantzuna.
Pinganillorik gabe entrenatzailearen papera asko jaisten da, eta talde baten barnean pertsona garrantzitsuena da. Segurtasunarentzat eta estrategiarentzat oso baliagarria den elementua da. Jendeak esan ohi du espektakuloa murrizten duela, txirrindularia kotxetik eramaten dutela esanez. Pinganillorik gabe talde lana eta taktikak galdu eginen lirateke, hala ere, nire aburuz,  ez doa tradizioaren aurka. Eboluzio baten parte da, ez gehiago ez gutxiago.

Zaila egiten zaizu txirrindularitza familiarekin uztartzea?
Nik, bereziki, etxetik urrun egotea gaizki eramaten dut. Familia giroan eta etxe giroan egoten den pertsona naiz, eta hiru asteko itzulietan gaizki pasatzen dut emaztea eta semea ikusi gabe. Zortea daukagu gaur egungo aurrerapen teknologikoek kontaktua errazago mantendu dezakegula . Adibidez, nik Skype programa erabili ohi dut familia ikusi ahal izateko. Egunero saiatzen nahiz familiarekin kontaktua mantentzen eta asko pozten nau etxetik urrun hainbeste denbora ematen dudanean. Familia gertuko lasterketetara mugitzen da, eta Tour-era ere joan izan dira.

UCI-k egiten duen txirrindularien gaineko kontrola.
Adams sistema erabili ohi dugu. Sistema honetan txirrindulari bakoitza egunero zehaztu behar dio UCI-ri ordu oso batean non egongo den. Nik adibidez, goizeko 7;00-8:00 du hartua ordua, eta kontrol bat pasatzera etorri daitezke nire etxera. Oporretan nagoela soilik lekua aldatu behar izaten dut, interneten sartu eta oporretan nagoen hotela ezarri eta listo. Gauzak asko aldatu dira baina Armstrong juzgatzeko moduak ez. Aldaketa handiak eman dira txirrindularitzan, baina ematen du jendea ez dela horien jakitun.


Etxeko esprinterra
Pablo Urtasun 32 urteko txirrindulari urdiaindarra da, Euskaltel- Euskadi talde profesionalekoa zehazki. Berak adierazi duen bezala ez da goi mailako txirrindularia, bere helburua taldeari laguntzea izaten delarik, noizbehinka etaparen bat irabazteko aukera sortzen zaiolarik. Zenbait garaipen  ditu profesionaletan, eta esanguratsuenak Errioxako itzulian eta Britainia Handia lorturiko etapak izanen lirateke. 

Tour-ean eta Espainiako itzulian lehiatu ondoren aurtengo denboraldia Giroan bere lider izango den Samuel Sanchez-i laguntzera zuzendu du, etaparen bat lehiatzeko aukera espero duelarik.  Euskal zale askok esprinter papera ezarri badiote ere, berak ez du bere burua horrela ikusten. Lehiakorra eta burugogorra izateaz gain potentea ere bada, baina esprinterra soilik etxera itzultzeko orduan dugu nafarra. Asko bota ohi ditu faltan etxekoak, eta etxera itzultzeko irrikatan egon ohi da lasterketen ondoren.  

Oso gazte bazen ere txirrindularitzan murgildu zenean, bere etorkizuneko planak txirrindularitzaren urte asko jarraitzea dira, betiere bere familiarekin egotea ahalbidetzen dion bitartean. Euskaltel-Euskadiko esprinterra agian ez, baina etxeko esprinterra bada urdiaindarra.

Iñaki Berastegi

domingo, 31 de marzo de 2013

Play offa sutan

7 jardunaldiren faltan sutan dago 2.B mailako 2. Taldeko goialdea. Lehen postuan Alaves nahiko tinko dabil. Azken jardunaldi honetan 4-1 gailendu zitzaion Amorebietari Mendizorrotzan. Urtean 0-1 bat jaso eta gero irabazi duten lehen partida izan zen larunbatekoa. Garaipen honekin 67. puntua lortu eta errekor berri bat ezarri zuen: 20 taldeko liga batean puntu gehien lortu duten denboraldia izan da hau.

Eibarrek ireki zuen jardunaldia pasa den asteazkenean Osasuna Promesasen aurka. 1-0 irabazi eta probisionalki bigarren postuan sailkatu ziren 59 punturekin, Bilbao Athleticen aurretik. Baina Bilbao Athleticek ere bere norgehiagoka nahiko erraz atera zuen aurrera: 3-1 irabazi zion Zaragoza Bri. Garaipen honekin katxorroak bigarren postua berreskuratu eta liderretik 6 puntura jarraitzera lortu zuten. Lleida eta Barakaldoren artekoa katalanen alde dekantatu zen, eta Amorebietarekin 52 puntura berdinduta geratu ziren, play offen atarian. Aldiz Barakaldok 4. postuan sartzeko aukera bikain hori galdu zuen eta seigarren postura jaitsi zen.

Real Unionek goiko taldeen arteko norgehiagoka hauek aprobetxatuz play off postuetara hurbiltzeko parada zeukan baina ez du aprobetxatu. Sestaoren aurkako berdinketak sei puntura utzi du oraindik ere. Baina adi hurrengo bi jardunaldiei: Amorebietaren eta Lleidaren aurka jokatuko du (4a eta 5a). Bi partidu hauek aurrera ateratzeko gai badira, bete-betean sartuko lirateke borrokan, baina galtzekotan, aukera guztiak galduko lituzkete.


Beraz, badirudi lau taldek borrokatuko dutela play offerako azken txartela. Goitik, Alavesentzat 6 puntu horiek nahikoa izango direla badirudi, baina adi egon behar da: maiatzaren hasieran Bilbao Athleticen aurka jokatu beharko du (San Mamesen, agian). Partidu honetara errenta honekin ailegatu eta irabazten badu, lehen postua matematikoki sinatuko luke.

Oier Bravo


viernes, 22 de marzo de 2013

Etorkizuneko selekzioa



Aste honetan munduko selekzio guztiak 2014ko Munduko txapelketara sailkatzeko partidak jokatuko dituzte. Gaur egun,  faborito nagusiak España, Brasil, Argentina, Alemania eta Italia izan daitezke, baina azken aldian beste selekzio bat indarra hartzen ari da, Belgikakoa hain zuzen ere.

Belgikako selekzioa historikoki ez da indartsuenetarikoa izan. Beraien lorpen garrantzitsuena 1920ko Joko Olinpikoetan datza, Amberesen (Belgikan) ospatu ziren eta urrezko domina lortu zuten. Hamaika aldiz hartu dute parte Munduko txapelketan eta beraien posturik onena 1986ean Mexikon ospatu zen txapelketan lortu zuten. Bertan 4. postuan amaitu zuten, final erdietan Maradonaren Argentinaren aurka galdu eta gero. 1972an belgikarrek Europako txapelketa antolatu zuten eta beraien emaitzarik hoberena lortu zuten 3. postuan amaituz eta besteak beste, Italia eta Portugaleko selekzioak kanporatuz. Gainera, azken urte hauetan ez ziren 2010eko Munduko txapelketara eta 2012ko Europako txapelketara sailkatu. Hau ikusita arraroa dirudi 2014ko Munduko txapelketan itxura ona ematea, baina talde oso ona eta gaztea daukate. Esaterako, Mundialera sailkatzeko multzoan lehen postuan daude 10 punturekin, Kroaziarekin berdinduta.

Taldeko jokalariak aztertzen baditugu, orainaldi eta etorkizuneko jokalari oso garrantzitsuak daudela ohartuko gara. Atezain lanetan, Atletico de Madriden jokatzen duen Thibaut Courtois dago. 20 urteko atezaina ezinbestekoa da "Cholo" Simeoneren hamaikakoetan eta aurtengo denboraldian Zamora Saria irabazteko hautagai nagusiena da, 22 gol besterik ez baititu jaso 27 partidutan, hau da, 0.81eko koefizientea dauka. Atzealdean, jokalari gazte baina esperientziadunak dituzte, adbidez, Manchester Cityko Vincent Kompany, Arsenaleko Thomas Vermaelen edota Tottenhameko Jan Vertonghen. Honez gain, Bayern Municheko Van Buyten eta Ajaxeko Alderweireld gaztea ere deialdian ikusi ohi ditugu. Erdilarietan ere kalitate handiko jokalariak daude. Zeniteko Witsel, Oportoko Defour, Tottenhameko Dembele, Evertoneko Fellaini, eta talde honetako izar nagusiena, Chelseako Eden Hazard. Hauez gain, Kevin De Bruyne eta Mertens ere oso jokalari garrantzitsuak dira selekzio honetan. Golak sartzea aurrelarien kontuak dira, baina talde honetako erdilariak ere oso adituak dira lan horretan. Dagoeneko, Fellainik eta Hazardek 11 eta 8 gol sartu dituzte Ingalaterrako ligan. Hala ere, lan hori bi gazteren esku dago, Aston Villako Benteke eta West Bromwicheko Lukaku dira talde gazte eta indartsu honetako aurrelari nagusiak. Bakoitzak 13 gol sartu ditu oraingoz Premier Leaguean. Hemen aipatu ditugun jokalarien bataz besteko adina 24 urtekoa besterik ez da eta , gainera, Van Buytenek 35 urte dituela kontuan hartu beharra dago.

Hau guztia ikusita, talde gazte honek sekulako etorkizuna daukala esan dezakegu. Hain gazteak direnez esperientzia falta zaie txapelketa hauetan, baina daukaten kalitatearekin edozeini garaitzeko gai dira. 2014ean ikusiko dugu noraino heldu daiteken Belgikako selekzioa.


Jon Gaztelumendi

miércoles, 20 de marzo de 2013

Radiografia: Matija Nastasic, etorkizun oparoko serbiarra

Azkartasunak, teknika bikaina eta kokatzeko duen erraztasunak etorkizun bikaineko atzelari baten aurrean gaudela adierazten digute.  Gaztea den arren, Manchester City eta Serbiako taldean ezinbesteko jokalaria bilakatu zaigu Valjevokoa. Neven Subotic-ekin selekzioan eta Lescott edo Kompanyrekin Manchesterren ikusteko aukera izango dugu urte askotan zehar. 15 milioi euro ordaindu zituen talde ingelesak 19 urteko jokalari honengatik eta aho bete hortz utzi ditu Citizen guztiak. Matija Nastasic da gure protagonista.



Belgradoko Partizanen hasi zuen bere ibilbidea 2010 ean, baina urte berean Serbiako Teleoptik taldera joan zen utzita, bere esperientza faltak  bultzatuta. Nahiz eta gaztea izan, atzelari serbiarrak jokalari onaren habilezia erakutsi ohi zuen, eta Teleoptik taldean maila oso erakutsi zuen. Maila hori dela eta talde askorekin eralazionatu izan zen joakalaria eta Partizanera bueltatu ostean Italiara bidaiatu zuen, Fiorentina taldearekin sinatzeko. Artemio Franchi futbol zelaian erakutsi zuen ber nortasuna Nastasic gazteak eta 18 urterekin 29 norgehiagoka jokatu zituen Calcion, horietako 25 hasierako taldean izanda. Oso marka ona da 18 urteko gazte batentzat, are gehiago atzelaria izanda, non entrenatzaileek askotan nahiago duten esperientzia handiko jokalari bat zelairatu.Kasu hau ezberdina izan zen; Serbiarrak izugarrizko maila erakutsi zuen eta baloia luze ateratzeko habilezia bere marka bezala ezarriz.

Erakutsitako mailak Serbiako selekzioko ateak iriki zizkion gazteari, non Borussia Dortmund-eko Neven Subotic izango zuen bikote atzelari lanetan. Maila ona erakutsi zuen selekzioan eta bertakoek diotenez urte askotarako atzelari bikotea lortu omen du Serbiak. Etorkizunean are atzealde hobea izango dutenaren esperantza duten serbiarrek, nahiz eta Subotic-ek bere maila hoberena iristear dagoen, Nastasic-ek hasi baino ez du egin bere ibilbidea.

Kolo Toure, Kompany,Zabaleta,Richards, Kolarov, Clichy, Lescott edo Maicon bezalako atzelari mordoa izanagatik ere Nastasic sinatzea erabaki zuen talde ingelesak, Roberto Mancini entrenatzaileak espreski eskatuta. 15,2 milioi euro eta Savic atzelari serbiarraren truk etorri zen Matija Nastasic ingalaterra euritsura.

Aulkitik ezinbesteko bialakatzera


Manchester City bezalako talde batean ezinbesteko bilakatzea oso zaila da. Are gehiago azken urteetan mantendu dituen jokalarien maila kontuan hartuta. Baina egoera horrek ez zuen kokildu Valejevoko gaztea, Ingalaterran eta puntako talde batean bere habileziak erakusteko amorraturik baietzegoen. Kompany eta Lescott izan ohi ziren hasiera batean Citizen-en atzelariak, baina pixkanaka pixkanaka Lescotti lekua jan dio Nastasic-ek, maila bikaina erakutsi baitu jokatu duen momentuetan. Nahiz eta ez den City-ren denboraldi onena, bigarren postuan aurkitzen da United-etik 18 puntura, serbiarrak bere maila erakusten ari da Kompany kapitainaren aldamenean. Hainbeste puntako jokalari dtuen talde bat kudeatzea zaila da, 19 urterekin horrelako talde batean ezinbesteko bilakatzea zaila den moduan. Nastasic-ek lortu du bere entrenatzailea maitemintzea eta ez dirudi Joleon Lescott gai izango denik bere lekua berreskuratzeko.

Kompanygandik eta ingalaterrako ligatik asko ikasi dezake 19 urteko serbiarrak , eta aditu askoen uste hurrengo denboraldietan munduko atzelari onenen artean egongo omen da. Cityk eta  Serbiako selekzioak asko espero dute Matija Nastasic-etik eta gaztea mundu guztia txunditzeko prest dago.


Iñaki Berastegi

jueves, 14 de marzo de 2013

Montanier, larritasunetik ametsera


Philippe Montanierren patua futbolarekin lotuta dago, antza. Iraganean, atezain lanetan jardun zuen hainbat futbol taldetan, besteak beste, FC Girondins de Burdeos, Olympique de Marsella eta  Toulouse FCen. Baina 2005. urtean, kirolari profesional izateari uzteko erabakia hartu zuen. Hala ere, ez zuen inongo dibortziorik sinatu "futbolaren unibertsoarekin", 2006an ibilbide berri bat ekin baitzuen, oraingoan, entrenatzaile gisa.

Philippe Montanierrek Frantzian eman zituen ibilbide berriko lehen pausoak. Bertan, Tolouse FCren bigarren entrenatzaile lanetan jardun zuen, Robert Nouzaret gidariaren kopilotua zen. Honen ostean, beste hainbat talde frantsesetan aritu izan da entrenatzaile edota  laguntzaile lanetan. Hala ere, ezin daiteke aipatu gabe utzi US Boulogne taldearen "bolantea" zuenean eginiko miraria. Bost urteren buruan, erregional mailatik Frantziako Lehen Mailara bideratu baitzuen talde frantsesa Montanierrek. 

Frantziako errepideak zeharkatu ostean, Euskal Herrira iritsi zen entrenatzaile frantsesa. 2011-2012 denboraldian Errealeko entrenatzaile bilakatu zen. Ordutik, etengabeko proiekzioa bizi izan du talde gipuzkoarrak. 

Hasiera batean, Errealaren estrategia total irauli zuen Montanierrek,harrobia, fitxaketen aurretik jarri baitzuen. Honela, kritika negatibo askoren diana bilakatu zen, errealzaleak ez baitzeuden sistema berri honetara egokituta. Gipuzkoa ez zegoen "figurak" erosi baino, sortu egiten zituen fabrikaren funtzionamendu iraultzailera ohituta. Betidanik esan izan da Errealak etxeko taldea duela, harribitxiz osaturiko harrobitik sortutakoa. Hala ere, urte batzuk lehenago lorturiko famak ideia tradizional hau jokoz kanpo utzi zuen. 

Futbol talde batzuetan, harrobiko kide izatea,  zulo batean gatibu egotea bezala da. Zulo guztiek dute irteera, baina, batzuetan ezin izaten gara zulotik irten. Honek, inpotentzia sortzen du gure barnean eta honen aurrean, beste irteera bat eraikitzen saiatzen gara, futbolarien kasuan, beste talde batengana bideratuko dituzten irteerak. Hala ere, hau ez da gaurko Errealaren kasua, honen errudun nagusia Philippe Montanier delarik. Entrenatzaile frantsesak eskailerak eraiki zituen zuloan. Orain, Errealeko harrobiak  gertuago ikus dezake irteera eta kasu batzuetan, gatibu izateari utzi edo utziko dioten jokalariak izango dira. Hau da Iñigo Martinez edo Ruben Pardo "Zubietako harribitxien"  kasua. 

Metodo berritzaile honek ez zituen berehalako fruituak eman. Lehen urtean, Errealak zailtasun ugari izan zituen Lehen Mailako futbol talde izaten jarraitzeko. Hala ere, entrenatzaile frantsesak ez zuen pazientzia eta esperantzarik galdu, modu honetan, BBVA Ligako igogailua aurkitu eta egun, bertan darama talde gipuzkoarra, behetik gora, balazta aurkitu ezinean.

Philippe Montanierrek larritasunetik ametsera bideratu du talde gipuzkoarra. Errealitatetik ametsera; edo, hau al da Errealaren errealitatea? Beharbada, aurreko urteetan izandako une txarrak amets gaiztoak izango ziren. Beno, ziurtasunez esan daiteken gauza bakarra, Montanier  "amets errealaren" errudun nagusi dela da.

Iker Oñate

@Iker_Onate

miércoles, 13 de marzo de 2013

Izaera pixkanaka berreskuratzen


Aurtengo denboraldian hasiera-hasieratik talde donostiarra arazo ezberdinetan murgilduta aurkitu da. Bere bi izar nagusiak taldetik joan ziren, Andy Panko Greziako Panathinaikos taldera eta Sergi Vidal Unicajara, biak Euroleague jokatzeko nahiarekin.  Hala ere, Eurocup txapelketa jokatzeak taldeari erraztasunak ematen zizkion fitxaketak egiteko orduan, baina bat-batean, inork espero ez zuenean, Diputazioak GBC-ri eman beharreko diru laguntza murriztu zuen. Gertatutakoarekin nire iritzia daukat. Ongi iruditzen zait diru publikorik ez banatzea kirol taldeei, baina behin adostuta dagoenean kantitate bat ematea, ez zait egokia iruditzen ia diru guztia kolpez kentzea. Ondorioz, Eurocup txapelketa jokatzeari uko egin zion taldeak eta dirua beste modu batera lortzera behartuta egon zen, esaterako, Jimmy Baron saskiratzailea saltzera behartuta ikusi zen.

Arazo guztien ondorioz, denboraldiaren hasiera askok espero genuenaren antzera hasi zen. Nahiz eta Woods, Ibekwe eta Koroleven mailako jokalariak fitxatu, taldeak lehen 17 partiduetatik 3 besterik ez zituen irabazi. Hau ikusita, taldeak aldaketa batzuk egitea erabaki zuen. Lehen aipatutako Korolevekin batera Kuksiksek ere taldea utzi zuen, eta hauen ordez Ivan Paunic eta Morris Finley etorri ziren. Bi jokalari hauek sekulako pizgarriak izan dira taldearen itxura aldaketan. Amerikarrak azken bost partiduetan batez beste, 17.8 puntu sartu ditu eta 21.5eko balorazioa lortu du (jardunaldi batean MVPea ere izan zen). Woods eta Doblasek ere zerikusia eduki dute berpizte honetan, beraien jokoa asko hazi baita azken asteetan. Orain Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak erreferentziak ditu bai kanpoaldetik (Salgado, Finley eta Woods) eta baita barnetik ere (Woods eta Doblas). Beti esan ohi den bezala, alderaketak gorrotagarriak izaten dira, baina Woods, Paunic eta Finleyek, Panko, Vidal eta Baronen lana betetzen dutela esan genezake.

Gaur egun, salbazioa geroz eta gertuago ikusten dugu zaleok azken bi jardunaldietan Manresa eta Fuenlabradren aurka lortutako garaipenei esker, gainera bi taldeekin basket-averagea alde dauka orain. Garaipen batera besterik ez dago salbazioa, baino hau baino garrantzitsuagoa da ematen ari diren itxura, orain talde sendo bat dirudielako. Horrela jarraituz gero, helburua lortuko delakoan nago.


Ezezagunaren Mundua: Cooper´s Hill Cheese-Rolling and Wake

"Ezezagunaren mundua sailean kirolen inguruko bitxikeria desberdinak ekartzen saiatuko gara. Hain ezagunak ez diren kirolak, pertsonaia ez-famatuak eta beste hainbat bitxikerien inguruan arituko gara sail honetan, irakurleoi kirolaren beste mundua hurbiltzeko asmotan"


Munduan zehar hainbat kirol eta lehiaketa kurioso, alai eta dibertigarriak daude. Cooper´s Hill Cheese-Rolling and Wake lehiaketa horietariko bat da, jadanik mundu osoan oso famatua bilakatu dena. Izan ere, gaur egun erraza da oso kanpotarrak ikustea proba honetan parte hartzen. Bestalde, proba honetan lasterkarien erorialdiak ikusgarriak izaten dira, lesioak guztiz normalak izanez.

Lehiaketa hau maiatzeko azken astelehenean (udaberriko bank holiday) egiten da urtero Gloucestertik oso gertu dagoen Cotswolds eskualde ingelesan, Brockworth herritik oso gertu dagoen muino batean. Cooper´s Hill-etik maldan behera botatzen den gazta, "Double Gloucester" motakoa, 4 kilo pisatzen ditu, eta sekulako abiadura hartzen du, 112k/o-koa. Gazta hartzea lasterkarientzat ezinezkoa denez, helmugara ailegatzen den lehen pertsona irabazten du gazta. Bestalde, Shurdington-eko herrian dagoen "The Cheese Rollers" pub-a oso famatua bilakatu da, lasterkariak hor bildu ohi baitira bai lasterketa aurretik bai lasterketa eta gero.

Festa honen abiapuntua guztiz ezezaguna da, eta lehen aipamenak 1836koak dira. Honen harira, bi teoria nagusi daude. Lehena, erromatarren garaian egiten zen erritu sendagarri paganoa dela. Bigarrena, artzaintzarako eskubideak defendatzeko eskabidea zela. Hala eta guztiz ere, ez dago inolako ebidentziarik teoria hauen inguruan.




Sergio Azkarate

@TxejoAz

martes, 12 de marzo de 2013

Radiografia: Vincenzo Nibali, Siziliako marrazoa

Etna sumendiaren (Italia) aldapetan gora eta behera egiteak sortu zuen txirrindularitza eta Vincenzo Nibaliren arteko maitasuna. Lehenengo kaskoa bere aitak oparitu zion, San Rizzoko aldapetan hartzen zuen abiadura harrigarriaz beldurtuta, gaur egun duen jaisteko trebetasun ikaragarriearen zantzuak erakutsiz. Ausarta eta grinatsua da italiarra, inoiz amore ematen ez duenetakoa, garaitzea oso zaila den txirrindularia.


2013ko Tirreno-Adriatico izan da txirrindulari italairraren azken garaipena, non bere gaur egungo arerio nagusi diren Froome, Contador eta "Purito" garaitu dituen. Espainiako itzulia, Giro eta Frantziako Tourrean podiumak  izan dira bere ibilbidearen garaipen garrantzitsuak  2012 eta 2013ko Tirreno-Adriatico-rekin batera. 

Bikain hasi du denboraldia Nibalik, bi itsasoen itzulian erakustaldia eman du, joan zen urtean egin bezala aurten ere sailkapen nagusia irabazteko gai izan baita Canibali. Italiako Giroa du buruan 28 urteko gazteak, italiar zaleentzako azken itxaropena. Urte ezinhobea da Giroko podiumeko goiko postura igotzeko, Siziliakoa italiar eta mundu osoko txirrindulari osoenen zerrendan sartuko lukeena, bigarren itzuli handia irabaziz.

Liquigas taldean egon den urte guztietan maila oso ona erakutsi du parte hartu duen itzuli guztien, hala ere, badakigu italiarrek zer nolako harreman berezia mantentzen duten euren Giro kuttunarekin, beren herrialdeko itzuli nagusia irabaztea ametsa baita tropleko italiar guztien artean; Nibali ez da salbuespena . 

Astanan dugu aurten  Siziliako marrazoa, Liquigas-Cannondale taldeko zuzendariarekin izandako tira-biren ondorioz italiarrak taldea uztea erabaki baitzuen, Astanak Contadorren agurraren ostean bete ezin izan zuen arazoari konpobidea emanez. Contadorrek Team-Saxorekin sinatu ostean izugarrizko arazoa sortu zen Kazajistango taldearen barnean. Kreuziger sinatu zuten lider bezla, baina argi dago Kreuzigerrek ez zuela uste zen maila eman. Hala ere, Vinokourov, Iglinskiy eta Gasparottoren garaipenek taldeari  lasaitasuna eman zieten. Ez da erraza Contadorren hutsunea betetzea, baina Canibali maila altueneko txirrindularia da.

Contadorrek eta Froomek uko egin diote 2013ko Giroan parte hartzeari, Frantziako Tourra prestatu nahi dute, hala ere, "Purito" Rodriguez, Wiggins edo Gesink-en mailako arerioak izango ditu Marrazoak  Galibier, Telegraphe edo Valloireko aldapatzarretan gora . Purito amorratzen dago Giroa irabazteko, joan zen urtean azken eguneko erlojupekoan galdu baitzuen Maglia Rosa Ryder Hesjedal kanadiarraren aurrean. Wigginsek aldiz bere palmaresa hobetu nahiko du 2012ko frantziako Tourra eta gero, nahiz eta ez duen ematen Giro honetako aldapatzarrak eta Froome laguntzaile ez izateak mesederik egingo dion.

Canibali prest da, sasoi betean agertu zaigu bi itsasoen itzulian. Bere egoera fisiko paregabea erakusteaz gain, erlojupekoan eman duen aurrera pausua ere agerian geratu da. 2000km inguru eman omen ditu italiarrak S-Works baten gainean, bizikletaren gainean duen aerodinamikako xehetsasun guztiak landuz.

Igotzein bikaina, jeitsieretan maisu eta erlojupekoan ondo defendatzea oso garrantzitsua da hiru asteko itzuli bat irabazteko. Siziliakoak biltzen dituen ezaugarri guzti horiei, italian egoteak bertako txirrindularietan sortzen duen grinak eta pasioak ere garrantzi handia du. Onenen artean ikusiko dugu Nibali Giroan, eta azken etapa eta gero agian Maglia Rosarekin, nork daki.

Siziliako marrazoak ez die italiarrei huts egin nahi. Canibali gosez amorratzen dago!

Iñaki Berastegi

@IBerastegi



Radiografia: Maider Unda, brontzezko artzaina


Gasteizen jaio zen eta entrenatzen du, baina Aramaion bizi da, izan ere, Idiazabal jatorrizko gazta ekoizten du bere egunerokotasunean. Hau dela eta hainbatetan ikusten zaio merkatu herrikoi ezberdinetan bere gazta saltzen. Baina Maider ez da artzaina izateagatik famatua, borrokalaria izateagatik baizik.

9 urterekin borrokan hasi zen, eta momentu horretatik bakarrik gora egin du. 2000. urtetik orain arte 2011koa ez ezik Espainiako txapelketa guztiak irabazi ditu, eta gutxika-gutxika eremu internazionalean bere lekutxoa egin zuen. 2001eko Mediterraneo Jokoetan lortu zuen bere lehen domina internazionala eta 2006ko Austriako sari nagusian, bere lehen urrea. 

2008an bere ametsetako bat lortu zuen: Olinpiar Joko batzuetan parte hartzea. Eta ez zuen batere gaizki egin, izan ere 5. sailkatu eta diploma olinpikoa ekarri zuen Euskal Herrira. 2011n meniskoa, lotailu gurutzatua eta alboko barnekoa hautsi zituen. Honek ia urte osoan borrokatu gabe utzi zuen, baina ez zen oztopo izan 2012ko Londoneko Joko Olinpikoetara sailkatzeko, non brontzezko domina lortu zuen.

COIren erabakia
COIk 2020an borroka kirol olinpikoen zerrendatik aterako zela esan zuenean, kirol honen jarraitzaile guztien alarmak piztu ziren. Maiderren ustetan Joko Olinpikoetan ez egotea urtean zehar nabaritasunik ez duen kirol honen desagerpena suposatuko du, eta honek, oso triste jartzen duela adierazi du behin baino gehiagotan.

Baina Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan borroka presente egongo da, eta printzipioz "Iron" Maider han egongo da, ama izateko “proiektua” atzeratuz. Badaki borroka Joko Olinpiko batzuetan egongo den azken aldia izango dela, eta ez du aukera hau atzean utzi nahi. Espero dugu Maider Unda borrokaren azken urre olinpikoa lortzea 3 urte barru.

Oier Bravo

Ezezagunaren mundua: Futbolaren alde iluna

Orain dela aste gutxi batzuk, Egiptoko Gobernuak bere epaia eman zuen: Al Masri futbol taldeko 21 zale hiltzera kondenatuak. Beste bosti bizitza kartzela-zigorra egotzi zieten, 28 zigorrik gabe geratu zirelarik. Bestalde,epaitutako 10 poliziek ez zuten zigorrik jaso, nahiz eta atentuan inplikatuak egon.

Erreakzioak berehalakoak izan ziren. Al-Ahly-ko zaleak El Cairoko kaleak hartu zituzten ezarritako zigorrak ospatzeko. Aldi berean, zenbait epairekin desadostasuna erakutsi zuten eta, ondorioz, istiluak sortu ziren poliziarekin. Azkenean, El Cairoko Futbol Kontseiluak sutan amaitu zuen, poliziako beste egoitza baten antzera. Izan ere, Al-Ahly-ko zaleak oso haserre zeuden poliziak zigorrik gabe geratu izanagatik, onartezintzat jo zutena.


Aldi berean, Port Said-en, Al-Masri futbol taldeko zaleek hainbat manifestazio egin zituzten epaiaren aurka,  Suez-eko Kanalaren aktibitatea geldirarazten saiatu ziren emaitzik lortu gabe. Azkenik, azken egun hauetan egondako iskanbiletan hanbat hildako egon dira. Azken asteburuan, hain zuzen ere, 3 hildako egon ziren El Cairo hiriburuan.


Aurrekariak

Pasa den urtean, otsailaren 2an zehazki, Port Said-en jokatu zen partidu batean, Al-Ahly futbol taldeko 74 zale hil egin ziren sortu zen istiluan. Gehienek, erorketa eta zapalketaren ondorioz galdu zuten bizia. Beste aldetik, poliziaren jarrera gogorki izan zen kritikatua, erakutsitako pasibitateagatik. 

Horrela, Al-Ahly-ko zaleek, "Ultrak" bezala ezagunak, 74 hildakoak gogoratzeko harresia eraiki zuten. Aipatzeko da ere "Ultrak" famatuak bilakatu zirela Mubarak-en erregimenarekin bukatzeko sekulako ahaleginak egin zituztelako.

Azkenik, Al-Masri futbol taldeko zaleek Port Said-etik hainbat iskanbila eratu zituzten, bertako unibertsitatean ikasten ari diren El Cairoko ikasleei eraso eginez, batez ere.

Honen harira, aipatzekoa da Egipziar futbola ez dela oso ezaguna munduan zehar, baina Afrikako selekzio indartsuenetako bat da, Afrikako kopan azken urteetan erakutsi duen nagusitasunari erreperatzea besterik ez dago.  Egiptoko ligari dagokionez, bi multzotan. banatua dago, 9 futbol taldeko multzotan. Lehenengo multzoan Enppi eta Al Ahlyk betetzen dituzte lehen postuak 12 punturekin. Bigarren multzoan ordea, Zamalaek nagusi da 18 punturekin, Ismaily 3 puntu atzetik dihoalarik.

Jokalari ezagunenen artean Borussia Dortmund-en ibilitako Mohamed Zidan dugu. Jokalari horrekin batera,  Ahmed Hegazy (Fiorentina) eta Mohamed Aboutrika edo Mido hainbat talde europear nagusietan ibili den jokalaria.

Nahiz eta liga oso ezaguna ez izan, esan daiteke futbol egiptiarra argentinakoarekin aldera daitekeela zaleen arteko iskanbilagatik. Kontuan hartu behar da ere Egiptoren egoera politikoa, futbolean eragina zan duena



Sergio Azkarate

@TxejoAz

.

lunes, 11 de marzo de 2013

Radiografia: Philippe Gilbert, Ardeneteko hirukotearekin ametsetan

Gaztetatik zaletasun handia izan du txirrindularitzarekiko,  batik bat flandeseko klasikekiko, Belgika (Remouchamps)-ko txirrindulariak. Txirrindularitzaren munduko lasterketa zaharrenarekin, Lieja-Bastoña-Lieja, oso harreman berezia du, bere etxebizitza klasikako La Roudete aldapatik gertu baitzegoen.

Txirrindulari profesional bihurtu zen Francaise de Jeux talde frantsesarekin 2003. urtean, bere estreineko urte bereko Tour del Porvenir-ean lortuz. Maila ona eman zuen talde frantsean eman zituen urteetan eta Lotto taldeak fitxatu zuen bere egitura sendotzeko. Bertan egin zuen boom-a belgikarrak eta izugarrizko urtea egin zuen 2011. Ardenetako hirukotea irabazteaz gain, Belgikako erlojupeko eta rutako sariak, Frantziako Tourrean etapa bat eta UCI-ko sailkapen nagusia irabazi zituen, bere lorpen garrantzitsuenen artean. Bere izugarrizko maila ikusita Cadel Evans-en BMC taldeak fitxatu zuen , baina 2012 urtean ez zuen espero zen errendimendua eman nahiz eta Espainiako itzulian bi garaipen lortu. Hala eta guztiz ere, urte txarra salbatu zuen munduko ruta Herbeheretan Booason Hagen eta Valverde espainiarraren aurretik.

Formaz kanpo?


Denboraldia hasi besterik ez bada egin ere, ez dugu Gilbert oso egoera onean ikusten. Zenbait sari eta itzulietan ikusi dugu jada belgikarra, baina oraindik ez da gai izan garaipenik lortzeko. 2013ko Paris-Nizan ikusi dugu azken aldiz txirrindulari belgikarra, baina forma bete betean ez egoteagatik izan da albiste.  Eguzkiaren itzulian Remouchamps-eko txirrindularirarentzat etapa aproposak zeuden zale talde askoren aburuz, baina ez dugu aurreko postuetan ikusi . Laister flandeseko klasikak eta egun bateko sariak nagusi izango dira txirrindularitzaren munduan, eta Gilbert horiek berriro irabazteko amorratzen omen dago. Baina orain arte eman duen itxurarekin gai izango al da bere lasterketa kuttuna irabazteko ?  Izugarrizko maila duen txirrindularia da belgikarra, eta nahiz eta oraindik bere egoera onenean ez egon,  seguru gaude Ardenetako hirukoteran maila polita emateko gai izango dela.

Paris-Roubaix alde batera utzita Ardenetako-Hirukotea irabaztera bideratu omen du belgikarrak bere entrenamendua . Aste batean hiru sariak irabaztea oso gutxiren esku dago, eta 2011. urtean nagusitasun izugarria erakutsi zuen Gilbertek. 2012a ez zen bere urtea izan flandeseko sariei dagokienez, baina munduko rutako txapelketa irabaztea  lortu zuen. Aurten ardenetan izan zuen nagustasuna berreskuratzea nahi du, baina orain artekoa ikusita zaleak ez daude horren ziur. Purito Rodriguez, Gasparotto,Sagan,Valverde, Iglinsky, Nibali, Andy Schleck izango ditu areriotzat seguruenik, ezhusteak salbu, eta hiru sariak edo guztiak irabazi  nahi baditu bere mailarik onena erakutsi beharko du, Ardenetako Hirukoteko mito bilakatuz.

Aldatuko al du Philippe Gilbertek orain arte emandako sentsazio txarra? Hurrengo asteetan frogatuko dugu.

Iñaki Berastegi

Hil ala biziko partidua Baskoniarentzat

Atzo 92-100 Real Madrideren aurka partidu ikusgarri baina oso gogor batean galdu eta gero, ostegun honetan Baskoniak denboraldiko partidurik erabakigarriena izango du Fenerbache Ulker talde turkiarraren aurka. Aste honetan jokatuko den partiduaren arabera, Baskoniak Euroligako hurrengo errondara pasatzeko aukerak mantendu ala galduko ditu, Maccabi eta Olympiacos aurretik baititu oraintxe bertan talde gasteiztarrak.

Aurrean, Fenerbache Ulker, matematikoki ia kanporatuta dagoena 2-8 erregistro batekin, baina aldi berean sekulako taldea duena, Europan dauden izar askorekin, hala nola, Bo MacCalebb, Romain Sato edo Mike Batiste. Hala ere, Turkiako milioiak talde bat eratzeko nahikoak izan ez direla dirudi, gutxienez denboraldi honetan,  Fenerbahce ia kanporatuta baitago eta Besiktas Top 16ko partidu denak galdu baititu.

Partidua irabazteko, Baskoniak azkeneko asteetan erakutsitako maila mantendu beharko du, non defentsa ikaragarria erakutsi duen. Defentsa hau bereziki garrantzitsua izango da antolatzaileen kasuan, Fenerbahceko joko osoa Bo MacCalebb-en eskuetatik pasatzen delako. Jokalarien aldetik, Lampe-ren itzulera espero da ostegunerako, atzoko partidua gastroentiritis baten erruz galdu eta gero. Bestalde, Nemanja Bjelica, "Chapu" Nocioni eta Fernando San Emeterioren ekarpena funtsezkoa izango da, bai defentsan errebotea ixteko, bai erasoan, non hirurak oso ondo moldatzen diren indibidualki, batez ere Bjelica, azken astetan sekulako erakustaldiak eman dituena.

Azkenik, Fernando Buesa Arenan sortzen den giroa aprobetxatu beharko du Baskoniak, denboraldi honetan Euroligako sarrerarik onena espero baita.

Sergio Azkarate

@TxejoAz

domingo, 10 de marzo de 2013

Txirrindularitzaren usaina bueltan da


" Beti onartu ditu porrotak. Baina garaipenak oso estuegi hartzen badituzu, ondorengo porrotak are eta mingarriagoak dira", Miguel Indurain.

Strade Bianche, Roma-Maxima, Tirreno-Adriatiko, Paris-Niza eta beste hainbat sari eta klasika bueltan daude urtero bezala. Denboraldi berri hau hasi besterik ez da egin txirrindularitza zaleentzat, eta bereziki kirol hau kuttuntzat jotzen dugun Euskal Herritarronzat. Iritsiko da bai momentua Usabiagaren  hitzekin Galibierren ikurriñak  eta euskal txirrindulariak Giro edo Espainiako itzuliko portuetan gora ikusteko , baina orain batik bat klasika eta hasierako aste bateko itzulien garaia da,  txirrindularitza usaina, emozionatu egiten gaituen egun bateko sariena, Iparreko Infernua , Ardenetako Hirukotea, Milano-San Remo, benetako txirrindularitza.

Pixkanaka-pixkanaka  bada ere, itzuli desberdinetan agertzen ari dira tropeleko liderrak, hala nola, Peter Sagan, Froome,Contador eta  beste hainbat, nahiz eta oraindik bere forma fisiko egokienetik urrun egon daitezken batzuk. Talde berrien presentzia ere nabaria da, Blanco edo Cannondalek erakutsi dute lehiatzeko prest daudela, Euskaltel-Euskadik garaipenik lortu ez duen bitartean.

Itzuli eta sari gutxi batzuk ikusteko aukera izan dugu, baina kirol honen emozioa, indarra, nortasuna barru-barruraino sartu zaizkigu jada. Klasikazaleak laister datozen sarietarako prestatzen ari diren bitartean, itzuli nagusienetan parte hartuko dute txirrindulariak ere agertu zaizkigu Tirreno-Adriatico eta Paris Nizan. Lehia gogorra ikusten ari gara batik bat bi itzuli garrantzitsu hauetan, eta zenbait ezusteko polit ikusten aukera izan dugu: Moreno Moserren garaipena, Damien Gaudinen lidertza, Cavendishen lanetan ibilitako Goss-en garaipena Omegako esprinterraren aurrean, Andy Schleck-en egoera txarra ( irakurri Andy Schlecken amets gaiztoak artikulua) eta beste hainbat.

Argiak eta Itzalak

Lehen aipatu bezala denboraldia hasi baino ez da egin, hala ere, zenbait txirrindulariren egoera txarrak eta onak zaleen atentzioa erakarri dute. Alde batetik, Andy Schleck dugu, bere egoera txarragatik atentzioa erakartzen ari dena, Jon Gaztelumendik argitaratutako artikuluan hobeto azalduta duzue, eta bere jarraitzailen artean tentsio egoera pizten ari duena, baita Radioschack-Leopard taldearen barnean. Bestalde, bere egoera  onagatik atentzioa erakarri dutenen artean Sylvain Chavanel frantsesa dugu, Paris-Nizan izugarrizko protagonismoa erakusten ari dena. Itzuli bikaina ari da egiten Omega-Pharma Quick-Step-ekoa, erlojupekoan bigarren postua lortuz eta 6 etapa esprintean irabaziz. Froome eta Sagan-en denboraldi hasiera ere aipatzekoak dira, beren arerio nagusienei, Contador eta Cavendish, nagusitzen ari zaizkie eta momentuz.


Erorikoak, esprintak, portuak, taldean, bakarka, erlojupekoak, Txirrindularitza bueltan da. Denboraldia hasi besterik ez da egin, eta urte ezinhobea datorkigunaren susmoa daukat. Contador-Froome-en bataila, Giroko aldapatzarrak, Espainiako itzuliko ezusteak, Euskaldunen garaipenak, Boonen beste Paris-Roubaix baten bila, Saganen gorakada, Cavendish esprintetako erregea, Gilbert Ardentako Hirukotea lortu nahian, hauek  eta sari eta itzuli askoz ere gehiago datorzkigu ondorengo aste eta hilabetetan.

Iñaki Berastegi

@IBerastegi


viernes, 8 de marzo de 2013

Radiografia: Kilian Jornet, eguzkitako betaurrekodun ahuntza

"Batzutan bidez nahastu naiz, baina madarikatzea alferrikakoa dela ikasi dut; hankasartzea onartu eta galdutako denbora lasterketan berreskuratu beharko dut"

Bere esaldi horrek deskribatzen du Kilian Jornet (Sabadell, Katalunia, 1987). Lehiakorra guztiaren gainetik, hontara destinatua dagoela esan daiteke. Alta, destinatua egoteak ez du ezertarako balio gero egiten ez bada. Aita mendiko gida eta Cap de Rec mendiko babeslekuko zaindaria eta ama mendi-kiroletako irakaslea eta Kataluniako Eski Teknifikazio Zentruko burua ditu mendiaren inguruan hazi eta hezitako mutil honek, eta arreba gaztea ere mendi-eskiko espainiar selekzioko parte du. Beraz, ez da harritzekoa bera eta mendia lotzen dituen maitasun istorioa. Oso gazterik hasi zen gurasoen pausoak jarraitzen: hiru urte zituenean igo zuen bere lehen hirumilakoa: Aran bailaran aurkitzen den Tuc de Moliéres ezaguna. Orduztik ez da gelditu: bost urterekin Aneto, Pirinioetako mendirik garaiena igo zuen, seirekin Alpeetako Breithorn entzutetsua  eta 10 urterako Pirinioetako zeharkaldi gogorra burutua zuen. Azkenaldi honetan, ordea, gehien igotzen duena podiumetako lehen postura igotzeko egon ohi den koxkatxoa da.

Emozioen laguna, sentipenei garrantzia gehiago ematen dio garaipenei baino. Bere ustetan, "hemendik 40 urtera ez naiz gogoratuko irabazi izanaz, lasterketan izan nituen sentipenez baizik". Guztia probatu du, baina ez da inon mendian bezain gustura sentitzen. Haitzetan maisua da ibiltzen, ahuntza dirudi. Eguzkitako betaurrekodun ahuntza.
Modalitate asko probatu ditu kataluniarrak, baina bi ditu gustukoen: mendiko eskia eta mendi lasterketak. Azken horretan izen handia hartu du mundu mailan, eta ez da gutxiagorako, emaitza ikaragarriak lortua delako. Besteak beste, Munduko Kopan urrea bereganatua du zenbaitetan, UltraTrail gogorrenetan ere garaitu da eta Skyrunning izenekoetan ere garaipen loriatsuak lortutakoa da. Azken modalitate horretan eman du zeresanik Euskal Herrian, Zegama-Aizkorri mendi maratoi ezagun bezain gogorra bost aldiz irabazi baitu.

Garaikurrak larri sartuko zaizkio etxean dagoeneko, baina hala ere egin beharko du tokirik oraindik ere, 25 urte bakarrik izateaz gain ez dirudielako haitzetatik erortzeko arriskurik duenik eta ez baitu jarraituko dionik oraingoz. Norbait egongo balitza, ordea, izerdia franko bota beharko luke Kiliani irabazteko. Halakoa baita bera, lehiakorra. Lehiakorra eta ameslaria.

Jon Ander

Radiografia: Kike Sola, konfiantzazko bidaia


Ez du bidaia erreza izan Cascanteko harribitxiak. Hala ere, hemen dugu, Osasunako aurrelari nagusi eta hirugarren kapitain bihurtua. Maila ikaragarria ematen ari da aurtengo sasoian, berarengan konfiantza izan ez zuten entrenatzaileei jokalari aparta dela erakutsiz. Osasuna ez dabil fin aurtengo denboraldian, argi dago ez duela beste munduko talderik, eta gol guztiak puntu bihurtzen dituen aurrelari bat izateak bizirik mantentzen ditu lehenengo mailan mantentzeko esperantzak.


Cascanteko Aluvion taldean izugarrizko habilezia erakutsi eta gero Bilboko talde zurigorriak fitxatu zuen bere harrobian aritzeko. Baina Solaren urteak ez ziren bereziki errazak izan, batik bat jubeniletan izan zuen entrenatzailearekin harreman txarra zuelako, eta jubeniletako azken urtean aulkian egoteagatik izan genuen protagonista. Egoera ikusita aurrelari nafarrak taldea uztea erabaki zuen eta 17 urterekin Osasuna Promesasean ekin zion gaur egun bilakatu den aurrelaria izateko bideari Cuco  Zigandaren eskutik.

Harrituta utzi zituen zale gorritxoak Osasunarekin lehen mailan jokatu zuen estreinako norgehiagokan. Betis izan zuten arerio Ruiz de Lopera futbol zelaian, bi gol eskuratu zituelarik. Zigandaren eskutik egin zuen debuta lehen mailan 2007-2008 denboraldian, 20 norgehiagoketan 3 gol eskuratuz. 2008-2009 denboraldian 15 partidetan ez zuen golik eskuratu. Osasunako promesa handiena Soriako Numanciari joan zen utzita hurrengo denboraldian, bigarren mailan 7 partidadetan gol bat eskuratu zuelarik. Denboraldi berean Leviadakos talde Greziarrea joan zen non 10 partidatan gol bat eskuratu zuen. 

Golpe latza izan omen zen Cascanteko aurrelariarentzat Osasunako lehen taldean egotetik Greziako ligako talde kaskar batean ikustea bere burua, baina beti mantendu zuen konfiantza, ez esperantza, Iruñeako taldean bere lekua lortuko zuela eta . Osasunara itzultzean ez zuen bere lekua aurkitu Jose Luis Mendilibar entrenatzaile bihurtu zen arte, Camacho kanporatu eta gero. Jokalari erabakiorra izan denboraldi amaiera hartan eta ale gorritxoek urte askotarako aurrelari fin bat berreskuratu zutenaren sentsazioa piztu zen. Baina 2012-2013 denboraldia ez zen bere denboraldia izan, mota askotariko lesioak jasan baitzituen.

Aurten bai, aurten osasunako aurrelari bihurtu da, talde txikiek behar duten aurrelaria. Osasuna ez dabil fin baina Sola momentu bikainean dago, eta Osasuna zulotik kanpo egotearen arrazoi nagusia da Andres Fernandez atezainarekin batera.

Edozein film egin lezakeen pertsonaia, itxura eta fisiko onekoa, ondo jantzia,  alaia eta lagunartekoa omen da Cascantekoa. Estimu handia omen diote taldeko jokalari guztiek eta zale gorritxoen jokalari kuttuna da atezainarekin batera. Solak batik bat Alvaro Cejudorekin mantentzen omen du harremana bikaina, azkeneko denboraldietan hain fin ez dabilen jokalaria aparta.

Athletic berriz bueltan

Llorente Turinera eramango duen bidaiak hutsunea sortu du talde zurigorriaren artean, eta bilboko taldearen merkatuan Kike Solaren izena indarra hartzen ari da. Jokalari nafarrak ez du ezkutatzen Athletic-ekiko miresmena eta ez luke gaizki ikusiko itzulera. Bielsaren erreleboa Zigandak hartuko duenaren zurrumurrua aspalditik dator, eta jakinda Sola Zigandaren gizon kuttunetako bat izan zela kontuan hartuta, normala da Osasunako zaleak urduri egotea.

Konfiantzazko bidaia izan da Kike Solarena, agian Athletic bezalako talde nagusi batera eramango duena. Esfortzu eta sufrimendu handia pairatu du aurrelariak, baina oso argi daukat denboraldi bikainak datorzkigula bere partetik, Athletic edo Osasunan.

Iñaki Berastegi

@IBerastegi

jueves, 7 de marzo de 2013

Radiografia: Carlos Martínez, Lodosako expresoa

Altua, iharra, txima luzeduna eta halamoduzko ibilkera daramana. Joey Ramone izan zitekeen, baina Carlos Martínez da, Realeko jokalaria.

Aspaldian albiste bilakatu da eskuin hegalean jokatzen duen atzelaria, 2007ko abuztuan Realarekin debuta egin zuenetik unerik gozoenean baitago nafarra. Montanierren eskeman ukiezina egun, atzean gelditu dira Estradaren itzalpean partidak aulkitik ikusten zituen egunak. Inor ez da harritzen gainera, maila altua erakusten ari baita. Korrikalari nekaezina, 90 minutuz alboko marrari itsatsita gora eta behera ibiltzeko gai da, baloi gurutzatu guztiengatik borroka egiten du eta erasoko jokaldietan parte-hartze handiagoa du egunetik egunera. Erdiraketetan ere (Anoetako publikoak hainbat kritika egin dizkion arlo horretan) fin dabil bolada honetan, eta hori gutxi balitz, asistentziak ematen eta golegile moduan ere aurkeztu zaigu berriki. Ez harritu aurki Del Bosquek deitzen badio.

Maila horrek hainbat talderen jomugan jarri du "Lodosako expresoa". Besteak beste, Premier mailako talde pare bateko teknikariak izan omen dira azken partidetan Amarako koliseoan jokalariaren pausoei jarraika. Alta, nafarrak ez du zalantzarik egin eta hamahiru urte zituenetik etxetzat duen Realean jarraitzea erabaki du 2018. urterarte kontratua berrituz, harrobiko beste harribitxi batekin, orain gutxi berritutako Asier Illarramendirekin kontraturik luzeena duen taldekide izatera pasatuz.

Goruntz doa Reala, goruntz doa Charly. Denboraldia amaitzeko dozena bat jardunaldi falta diren honetan Europako atean ondo kokatua dago talde txuri-urdina eta giltza bakarrik falta zaio ate hori zeharkatzeko. Eskura dute giltza Martínez eta bere taldekideek, eta ziur egon oraingo mailan jarraitzen badute atea bera bakarrik irekiko dela.

Jon Ander

@jandelar